Matrikulatzeak
Lauaxeta ikastolea gurasoen koperatibea da, beraz, gurasoak dira arduradun nagusiak. Ikastetxe konzertatu pribatua da. Haur Hezkuntzatik Batxilergorainoko irakasgaiak emoten dira eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan D hizkuntz eredua (D eredua, hau da, dana euskeraz) jarraitzen da. Lauaxeta ikastolearen helburua hurrengo hauxe da: pertsona autonomoak hezitea, bizitzako proiektua prestetako eta berau askatasun osoz aurrera aterateko gai izatea.
BATXILERGOKO MATRIKULAZIO PROZESUA
Epe ofizialak: Maiatzaren 2tik 11ra
Idazkaritzako ordutegia: 9:15etatik 17:30etara (barikuetan 15:00etara)
Araudia: EHAAn, 2012ko apirilaren 16koa
http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?e&f=20120416&a=201201702
2012 / 2013 ikasturterako kanpainearen berezitasun batzuk:
· Eskariak On Line egin behar dira.
· Eskaria egiteko ezinbestekoa da ikastolan derrigorrezko dokumentazioa hau aurkeztea:
- Ikasleari dagokion Familia Liburuko orriaren fotokopia
- Aita/Amari dagokion Familia Liburuko orriaren fotokopia edo Lege-Tutorea izatearen ziurtagiria
- Ikaslearen Aita, Ama edo Lege-Tutorearen NANaren fotokopia (AIZ atzerritarrak izanez gero)
- Familia helbidearen erroldagiria Udalak egina
- Ikaslearen NANaren fotokopia (AIZ atzerritarrak izanez gero)
Lotura honeetan dagozan agiriak etxetik beteta ekarteak lana erreztu egingo deusku guztioi:
- Eskabideak: IKASTOLAKO ESKABIDEA
- Batxilergoko lehenengo maila: IBILBIDEAK 2012/2023
- Batxilergoko bigarren maila: IBILBIDEAK 2012/2013
Lauaxetan matrikula egiteko asmoa izanez gero, bialdu mezua beheko galde-sorta beteaz eta zurekin harremanetan jarriko gara:














